XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamabost egunetan elkarrekin ibili dira Periko, Txibi eta astoa.

Oso gustora ibili ere, Ameriketako txoko guztiak bisitatuz.

Baina bukatu dira oporrak eta esan dio Txibik osabari: - Agur, osaba Periko! Astoa eta ni etxera goaz.

Eta osaba Perikok esan dio orduan Txibiri: - Aizu, utzi ezazu hemen astoa eta zoaz hegazkinez etxera.

Neuk ordainduko dizut bidaia.

Eta hegazkinez etorri da Txibi etxera.

Han geratu da astoa osaba Perikoren etxeko balkoian.